XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
-Bat ere ez, esango nuke nik
Logelara noa -iragarri nuen jangelatik logelarako norabiderantz irten nintzenean.
Iñaki altxatu eta atzetik etorri zitzaidan.
- Hitz egiteari uko egiteagatik ez duzu problema soluzionatuko -esan zuen halako batean nire neba atsegin horrek, aitarekin eztabaidan aritzen denetan gure amak esaten duen esaldi bat literalki kopiatuta.
- Esaldi hori ez da zurea -erantzun nuen, logelako atea irekiz.
- Baina egia da.
Logelara sartu nintzen eta Iñakik jarraitu egin zidan. Ohean etzan nintzen eta, ilunpean, begiratu gabe,
Azken bi egunetan gutxienez ehun bat bider entzun nuen.
-Ez dakit nola entzun dezakezun beti hori -esan zuen Iñakik aulkian eseriz, Matematika eta Fisika eta Kimika liburuak zain neuzkan idazmahaiaren aurrean. Egun askotan ireki gabe zeuden.
-Aspaldian ez duzu ezer ikasi -esan zuen Iñakik liburuak ikusita.
Hormarantz bueltatu nintzen, bizkarra emanda.
Horixe besterik ez nuen entzun behar: zer eta nebatxoa errieta egiten gehiegi ikasten ez nuelako.
- Tira, Sandra, ez izan umea -esan zidan erantzun nahi ez niola konturatu zenean.
Ez nion erantzun. Baina Iñakik hizketan jarraitu zuen. Ikaragarri gustatzen zitzaion erretolikan aritzea, batez ere harira etortzen ez direnean.